Jardunbidea

ZELAN JARDUTEN GARA?

Turuta Irratian horizontaltasunean jarduten gara, erabakiak hartu ditzakeen organo bakarra irratiko asanblada delarik.

Asanbladetan programa bakoitzeko pertsona bat gutxienez azaldu behar da eta asanbladak hilabetean behin egiten dira, hilabetearen azken igandean Basetxe Gaztetxean.

Turuta Irratian instituzioetatk kanpo dago, ez ditu laguntzak eskatzen eta modu autonomo eta autogestionatu batean jarduten da.

ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE?

Turuta Irratia osatzen dugun pertsonak oso ezberdinak gara, bakoitzak bere pentsamolde propioarekin, baina aniztasun horren barruan irratiaren jardunbideak batzen gaitu, beraz irratiko oinarriekin bat egiten duten pertsona edo kolektibo guztiek hartu dezakete parte.

NOLA?

Turuta Irratian programa bat egiteko…

  • Irratiko asanbladatik pasatu.
  • Irratira e-mail bat bidali: turutairratia@autistici.org
  • Basetxeko asanbladatik pasatu.
  • Basetxera e-mail bat bidali: basetxegaztetxea@gmail.com