Pikotxa 7! MEATZALDEKO GAZTE JARDUNALDIAK

Imprimir

«Krisia» izan da azken urteotan gehien entzun dugun hitza, ez dago lanik, eta dagoena guztiz prekarioa da, pribatizazioak, lege errepresoreen gogorketa…. gure eskubideak egunero murrizten dira egoera ekonomikoa hobetuko delako aitzakiarekin, naturak sortutako hondamendia bailitzan, zalantzan jarri gabe onartzen dugun ekonomia eredu honek sortutako hondamendia.

Honen kontra guztiok daukagu gizartea aldatu eta hobetzeko milioika ideia, tabernan gaudela mundua konpontzen dugu, baina hortaz aparte ez dugu askorik egiten.
Antolatuta gaudenok ere,  bakoitza geure “guetoan”  geratzen gara, horregatik sortu da meatzaldean  gazte jardunaldiak egiteko ideia, antolatuta nahiz  antolatuta ez egon,  erakunde edo koletiboetan parte hartu edo ez, guztiok pairatzen dugulako daukagun sistema hau.

Abenduak 13 eta 14ean Trapagarango Basetxe Gaztetxean hainbat kolektibok  (BasetxeGaztetxea, Kimetz kolektiboa, Ernai, GKK) jardunaldi irekiak antolatu dituzte, guztion artean eztabaidatzeko eta batez ere alternatiba berriak eraikitzeko. Hau hobeto azaltzeko, gaurkoan Gaizka eta Iker etorri dira Turuta Irratiko estudiora.

Animatu eta parte hartu! Hitzetatik, antolakuntza eta ekintza zuzenetara!

Irratsaioa entzuteko klikatu hemen