Olentzero batzordeak antolatu duen gabonetako kultur egitarauaren inguruan aritu gara batzordeko partehartzaile Jagoba eta Iratirekin. Zumba master class, urteari agurra menditik, haur antzerkiak, dokumentala, auzoetatik kantari joatea.. .eta beste hainbat gauza!
Archivo de la categoría: pikotxa
Pikotxa 7! MEATZALDEKO GAZTE JARDUNALDIAK
«Krisia» izan da azken urteotan gehien entzun dugun hitza, ez dago lanik, eta dagoena guztiz prekarioa da, pribatizazioak, lege errepresoreen gogorketa…. gure eskubideak egunero murrizten dira egoera ekonomikoa hobetuko delako aitzakiarekin, naturak sortutako hondamendia bailitzan, zalantzan jarri gabe onartzen dugun ekonomia eredu honek sortutako hondamendia.
Honen kontra guztiok daukagu gizartea aldatu eta hobetzeko milioika ideia, tabernan gaudela mundua konpontzen dugu, baina hortaz aparte ez dugu askorik egiten.
Antolatuta gaudenok ere, bakoitza geure “guetoan” geratzen gara, horregatik sortu da meatzaldean gazte jardunaldiak egiteko ideia, antolatuta nahiz antolatuta ez egon, erakunde edo koletiboetan parte hartu edo ez, guztiok pairatzen dugulako daukagun sistema hau.
Abenduak 13 eta 14ean Trapagarango Basetxe Gaztetxean hainbat kolektibok (BasetxeGaztetxea, Kimetz kolektiboa, Ernai, GKK) jardunaldi irekiak antolatu dituzte, guztion artean eztabaidatzeko eta batez ere alternatiba berriak eraikitzeko. Hau hobeto azaltzeko, gaurkoan Gaizka eta Iker etorri dira Turuta Irratiko estudiora.
Animatu eta parte hartu! Hitzetatik, antolakuntza eta ekintza zuzenetara!
Pikotxa 6: Emakumea eta kirola
Emakumea eta kirolaren inguruan aritu gara irratsaio honetan herriko lau neska kirolariekin. Maria, Lorena, Irati eta Ilargik kirola egitean dituzten sentsazio, onura eta arazoez hitz egin digute. Zailagoa da kirola egitea emakume izanda? Trapagaranen badago kirol eskaintzarik? Badaude emakumeentzako diren kirolak eta gizonezkoentzakoak? Hortaz eta gauza gehiagoz aritu gara. Udaren osteko pikotxaren 2.saioa, gustora aritu ginen. Eskerrik asko Maria, Lorena, Irati eta Ilargi!
PIKOTXA 6.saioa entzun HEMEN: Emakumea eta kirola
Pikotxa bueltan da Huts taldearekin!
Trututa Irratia martxan da berriro, eta nola ez Pikotxa ere! Pasaden denboraldian bezala 15 egunero egingo dugu programa, elkarizketa, albiste eta bereziak egiten gaituzten arazo tekniko eta improbizazio artean.
Bigarren denboraldi honi hasiera emateko Trapagarango Huts taldea daukagu gure artean.Joseba eta Igor etorri dira gaur irratira eta haiekin berbetan egon gara haien musikari buruz, musikari gazteen kezkei buruz eta haien proiektuei buruz.
Klikatu hemen irratsaioa entzuteko.
Pikotxaren azken irratsaioa! Jai Herrikoiak!
Bueno Pikotxazaleok, denboraldia amaitu da guretzat, udan zehar obrak egin, web orria aldatu eta datorren denboraldia prestatzeko asmoz, geldialdi bat egingo dugu gure irrati berri honetan.
Ikusle bezala bizi gara gure bizitzaren arlo guztietan, horretarako hezita gaude, hain hezita ez dugula ezta gure herrietako jaietan bez parte hartzen!
Benetazko jai herrikoia herriaren parte hartzea du oinarri, herritik ateratako jaia, herritarrentzako pentsatuta, horretarako ordea ez dira diru gastu izugarriak behar, jai giroa ez baitda erosten.
Gauza hauei buruz hitz egiteko azken irratsaio honetan Ugarteko jai batzordeko bi kide eta sortu berri den La Arboledako jai batzordeko hiru lagun elkarrizketatuko ditugu, haien jaiei buruzko ikuspuntua jakiteko, haiek jaiak nola antolatzen dituzten jakiteko.
Pikotxaren 4. Programa
Azken asteotan Juan Carlos Agilar torturaturik eta kolpeka bi emakume hil izanak kolpatu du gizartea, notiziaren trataerak, emateko moduak egiazko eztabaida desbideratu eta arazoaren azalean uzten gaituela esan dezakegu. Zergatik gertatzen da hau? Nolatan? Zein da paperik gabeko pertsonen egoera? Bereziki emakumeena? Prostituzioari buruz zer esan? Hau guztiaz ariko gara sakonki gaurko saioan Nora eta Tamara gonbidatu ditugula.
San Gabrielo jaietatik zuzenean eginiko programa!
Pikotxaren 3. Irratsaio hau Ekainak 1ean zuzenean grabatu genuen San Grabriel auzoaren jaietatik!
Programa hontan jaiak zelan sotu ziren jakingo dugu auzoko aitonen eskutik, Igor dantzariarekin arituko gara, eskubaloiko neskekin, umeekin, lonjeroekin… laburbilduz, jaietan guztiz murgilduko gara, eta festa giroa dastatu!
Gora Trapagarango gazteria!
Gora San Gabrieleko jendea!
Gora Turuta Irratia!
Maiatzak 30, greba orokorra!
Pikotxaren 2. irratsaio honen lehenengo partean Trapagarango berriak ekarriko ditugu, greben jatorriaz arituko gara eta Eneko Perez historialariarekin gure eskualdeko meatzari greba historikoetaz jardungo gara.
Horrez gain eskualdean mugimendu sozialen inguruan sortzen ari den koordinazio berriaz sakondu eta azkenik maiatzaren 30eko grebaz eta bere planteamenduaz eztabaidatuko dugu Juanjo Aranburu LAB sindikatuko kidearekin.
Eta amaitzeko geratzen den hilabetean eta Ekaina hasieran egongo diren ekintzak ere azalduko ditugu gure agendan.
Arazo bat daukagu Adioarekin, irratsaioa entzuteko…
pikotxa